send link to app

Euskaraz Jolasten 1


4.8 ( 9648 ratings )
Jogos Entretenimento Pedagógico Família
Developer: Irrien Lagunak SL
2.99 USD

Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako "Gora ala behera" (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du. Pupu eta Loreren aplikazio hau Azkue Fundazioak eta Irrien lagunek sortu dute lankidetzan. Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da eta horren helburua da haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta. Irrien Lagunak Klubean garbi daukagu haurrei zuzendutako euskarazko aplikazio gehiago garatu ahal izateko, erabiltzaile potentzialen inplikazioa ere behar-beharrezkoa dugula. Beraz, aplikazio hau erostean, etorkizuneko aplikazio berriak egiteko laguntza ematen ari zaretela esan nahi dizuegu eta, ziur gaude, laster berriak etorriko direla. Ondo pasa!